Ganora Filmak

img

Ganora Filmak irabazi-asmorik gabeko sortu berriko elkartea da, nahiz eta bere kideak lankidetzan, zinean eta balore eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan luzaroan ibiliak izan.

Gure elkartearen kideak Maribi Azkune, Idoia Labayen, Yolanda Ochoa, Aitor Moreno eta Zigor Etxebeste dira. Era berean, ezin estimatuzko 27 bazkideren laguntza badugu.

Gure elkartearen jatorria Ganorakeko kideek dituzten kezketan datza, batez ere Giza Eskubideen urraketen aurrean sortutako sentikortasunean eta hauen aurrean ekintzaz partehartzeko borondatean. Honen inguruan Ganora Filmak tresna estrategikotzat ikusten dugu.

Besteak beste, herri txiroetan gure elkarteko kideen partehartzea azpimarratu behar dugu, non dokumentalen sorkuntza bazegoen, lankidetzarako nazioarteko agentziek bideratutako proiektuak erakutsiz. Dokumental hauetan somatzen zen ez zegoela proiektuak islatzen zituen sentikortasunik. Nabaria zen lankidetzarako agentziek ez zutela espezialitatutako jenderik ikusentzunezko lanak lankidetza eta Giza Eskubideekin lotzeko gai zirenak, ezta ikusentzunezko material tekniko egokiak zituztenik. Horrela, agentziek produkzio-etxeak kontratatu behar zituzten dokumentalak egiteko eta nahiz eta hauek teknikoki onargarriak izan, sentikortasun eta ikuspegi egokiaren faltan zeuden. Urritasun hontaz konturatzerakoan, gure elkartearen kideen artean idei ekintzaile bat eratzen hasi zen, Ganora Filmakeko hazia landatuz.

Honela, Ganoran kezkak eta ezinegona partekatzen ditugula azpimarratu behar dugu eta eremu desberdinetan prestatu garela, bai lankidetzan, bai Giza Eskubideetan, ikusentzunezko produktuen sorrera eta hezkuntza ahaztu gabe. Alderdi guzti hauen bilkurak elkarte bat sortzea bideratu zuten, lehen aipatutako hutsunea betetzeko eta ikusentzunezko, lankidetza, giza eskubide eta hezkuntzaren arteko hasiberriko loturan ekarpenak egiteko.

Ganora Filmak dituen helburuen artean, azpimarratu beharrekoak hauek dira: giza eskubideen sustatzea, garapenerako lankidetza eta kulturaren sustatzea bai herri bai nazioarteko mailan. Helburuok lortzeko, ekintza batzuk sustatu eta bideratu nahi genituzke:

• Arlo sozialetan eta garapenerako lankidetzan hezkuntza, formakuntza eta sentikortasuna sustatzea.
• Ikastetxeetarako gidak eta material didaktikoak sortzea.
• Giza Eskubideetan oinarritutako zinea sustatzea.
Tailerren antolaketa.
Eduki sozialeko ikusentzunezko proiektuen ekoizpenean zerbitzuak eta aholkua ematea, bai erakunde pribatuei baita administrazio publikoei ere.

DSC00040-1024x680