El equipo

img
Aitor Moreno

Prosalus Elkartean lan egiten du, osasunerako, elikadurarako eta uraren giza eskubidea lantzen duen GGKE-a.

Kazetaritzan Lizentziatua (EHU); Deszentralizatutako Nazioarteko Lankidetzan EHU-ko Masterra (Bakea eta Garapena); ASMOZ fundazioaren Giza Eskubideetan espezializazioa eta doktore-tesirako Ikasketa Aurreratuetan Diploma (DEA) gai honen inguruan: “Advocacy” kontzeptua nazioarteko lankidetzaren parte bezala. Komunikabideetan politika eragin estrategiak haur soldaduen erabileraren aurka”. Azken hau Leioako EHU-ko “Lankidetza, Integrazioa eta Gatazka Nazioarteko Gizarte Garaikidean” Doktoradutza Programan sartuta dago.

El Salvadorren bertako Gerrako Haur Desagertuen Bilaketa Elkartearekin lan egin du, Buenos Airesen PNUD-ekin eta San Miguel de Tucumán-en UNICEF-eko proiektuak koordinatzen. Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako Zuzendari bezala lan egin du. Azken lau urteetan Lasarte-Oriako Udaletxeko nazioarteko lankidetzarako aholkulari teknikaria izan da.

Argitalpenei dagokienez, Gerrako Haur Desagertuen Bilaketa Elkartearen bi liburu idatzi eta koordinatu ditu Ralph Sprenkels-ekin batera; lankidetza aldizkari desberdinetan artikuluak idatzi ditu, hainbat iritzi artikulu baita ere eta El Diario Vasco egunkarian urtebetez orri bat idatzi du. Halaber, PNUD Argentinarako txosten soziologikoak burutu ditu.