El equipo

img
Maribi Azkune

2005etik ikasgai desberdinetan irakasle bezala lan egiten du (Geografia eta Historia, Etika, Herritartasun eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza). 2011n Eibarko Arrate Kultur Elkartean idazkari izan da, ekintza kulturalen bidez euskeraren erabilera eta euskal kultura sustatuz.

Historian Lizentziatua (EHU), Deszentralizatutako Nazioarteko Lankidetzan EHU-ko Masterra (Bakea eta Garapena); Nazioarteko Erlazioetan Unibertsitateko Espezialista (EHU).

Bestalde, 2002/03an Osasunaren Antolakuntza Panamerikanoak (OPS) eta Osasunaren Mundu Erakundeek (OME) bideratutako GIB/HIESA programan aholkulari bezala lan egin du. Baita ere, 2000 eta 2006 artean EGOAIZIA GKE-n borondatezko lana egin du Sentsibilizazio Kanpainak koordinatzen eta antolatzen.

Argitalpenak (2001-2003): Testimonio 2. Contra el Estigma y la Discriminación (OPS/OME Managuan); Salud, Salud Sexual y VIH/SIDA en adolescentes y jóvenes (Informazio barreiadura selektiboa, 21. txostena. Bibliografiaren hautaketa eta txostenaren bilduma, Managuan); Construyendo la respuesta comunitaria al VIH/SIDA en Nicaragua (izurritearen dinamikari buruzko txostenak eta iritziak Nikaraguan, HIESA-ren aurkako mundu kanpaina 2002-2003, ONUSIDA, Managua).