El equipo

img
Zigor Etxebeste

2003tik Donostiko Nazaret Zentroan Batxilergoko irakasle eta orientatzaile bezala lan egiten du (euskeraz eta gaztelerako ikasgaiak: Filosofia eta Herritartasuna, Filosofiaren Historia, Historia, Artea, Mundu Garaikiderako Zientziak). Bertan Hezkuntza Berrikuntzan hainbat proiektu bultzatu ditu (2005-2008), batez ere ikasgelan ikusentzunezko baliabideak erabiltzeko asmoz.

Geografia eta Historian Lizentziatua (Artearen Historian espezialitatea) eta Valladolideko Unibertsitateko Zine Katedran Zinematografiaren Historian eta Estetikan Espezialista da baita ere. Letras de Cine aldizkariaren sortzaile eta erredaktore izan zen (eta bere zine-kluban parte-hartzaile eraginkorra) 1998 eta 2006 artean.

Irratian kultura kolaboratzaile gisa (erakusketak, kontzertuak –Donostiako Heineken Jazzaldia batez ere-, antzezlanak,…) eta batez ere zine kolaboratzaile bezala irrati-etxe desberdinetan jardun da azken urteetan (Herri Irratia, Punto Radio, eta batez ere Onda Vascan astero zine kritikaria 2007tik). Zinemaldi askoren berri eman du 1998tik gaur arte: Donostiako Zinemaldia, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Sitgeseko Zinemaldia, Giza Eskubideen Zinemaldia (bertan 2011n Amnesty International-eko Sariaren Epaimahaikide izan zen).

2010ean Julio Medem-i buruzko liburua argitaratu zuen (Cátedra Argitaletxea) eta hainbat artikulu idatzi ditu zine argitalpen desberdinetan (Nosferatu, Ikusgaiak, Letras de Cine, Beldurrezko Asteko talde-liburuetan, Zinemaldiko talde-liburuetan,…).

Bestalde, Kutxa Ikasgeletan zine ikastaro eta tailerrak eman ditu azken urteotan, baita hitzaldiak (Zinea eta Hezkuntza, Zine Analisia, Jacques Demy
zuzendariaren inguruan,…) eta solasaldi zinematografikoak ere (Isaki Lacuesta, Guillermo Arriaga, Thomas BIdegain,…)